Jose Mari Elosegi Ormaiztegiko alkate izandakoa hil da, 85 urterekin
Goierritarra aldizkariak elkarrizketa egin zion 1994. urtean.
Bihar egingo diote azken agurra, 18:00etan, San Andres parrokia elizan.
Jose Mari Elosegi Aldanondo (Ormaiztegi, 1933-2018), Ormaiztegiko alkate izandakoa, atzo hil zen, 85 urte zituela. Bi garaitan hartu zuen Ormaiztegiko Udalaren gidaritza; aurrena, frankismoko azken urteetan, 1968-76 urteen artean. Hiru urteko etenaren ondoren, bera izan zen Frankismo ondorengo Ormaiztegiko lehen alkatea. EAJtik aurkeztuta, beste bi legealdi bete zituen, 1979-83 eta 1983-87 urteen artean.
Alkate ez ezik, Elosegi ardo enpresako arduradunetako bat ere izan zen. Haren aitona hasi zen ardoarekin lanean 1883. urtean. Jose Mari Elosegiri eta Jose Manuel haren lehengusuak hartu zuten enpresaren ardura.