Zumarragako Argixao zentro gerontologikoak 10. urteurrena ospatu du
Argixao zentro gerontologikoak 10 urte bete ditu eta aste honetan urteurrena ospatu dute. Matiaren egoitza honek lau area ditu: geriatrikoa, eguneko zentroa, dibertsitate funtzionala dutenena eta soziosanitarioa. Ia 150 egoiliar
Argixao zentro gerontologikoak 10 urte bete ditu eta aste honetan urteurrena ospatu dute. Matiaren egoitza honek lau area ditu: geriatrikoa, eguneko zentroa, dibertsitate funtzionala dutenena eta soziosanitarioa. Ia 150 egoiliar daude.
Astelehenean Argixaoko abesbatzaren emanaldia eta pintxo-potea egon ziren. Asteartean, berriz, domino lehiaketa jokatu zuten.
Asteazkenean, 10 urte hauetan osatutako ibilbidea gogoratu zuten. Horretarako, argazki emanaldia egin zuten. Arratsaldean, karaokea egon zen. Ostegun goizean bingo berezia jokatu zuten. Arratsaldean, berriz, patata tortila lehiaketa egon zen. Langileek, senitartekoek eta egoiliarrek parte hartu zuten.
Azken ekitaldiak ostiralean izan ziren. 11:00etan meza egon zen. 12:00etan, lorategian, paella prestatu eta dastatu zuten. Ekitaldi hau trikitilariek girotu zuten. Gainera, 100 urteak beteak dituzten bi egoiliarrak omendu zituzten.
Bukatzeko, arratsaldean dantza lehiaketa eta Plagaro ahizpen emanaldia egon ziren. Atzo goizeko ekitaldian Mari Carmen Garmendia Matia fundazioko lehendakariak parte hartu zuen.