Bi atxilotu lapurretan ibiltzeagatik
Beasainen eta Zerainen izan dira atxiloketak
Beasainen ere antzeko gertakizuna jazo da bart. Goizeko bostak aldera, Beasaingo bizilagun batek 112 SOS Deiak larrialdietako telefono-zenbakira deitu du gizonezko bat bere etxera balkoitik sartzen ahalegindu dela esanez. Jabeak errieta egin dionean, gizonezkoak baranda gainetik jauzi egin eta alde egin du. Hainbat patruila berehala inguratu dira ustezko lapurraren bila hasteko, eta emandako ezaugarriekin bat datorren 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute ingurumarietan. Gainera, gizon bera, bi ordu lehenago identifikatua izan zen Kale Nagusian bere jarrera susmagarriagatik.Zerain, detenido por la Ertzaintza después de robar en una vivienda https://t.co/C2XCIPpoPE
— Ertzaintza (@ertzaintzaEJGV) August 9, 2018
Beasain, Ertzaintzak atxilotu du etxe batean lapurreta egiten ahalegindu ondoren https://t.co/LmD6lREjB8
— Ertzaintza (@ertzaintzaEJGV) August 10, 2018