Idiazabalgo Gurutzetako ermita.
Euskal Herrian gehien ospatzen den jaietako bat izaten da Andra Mari eguna. Goierri ez da salbuespena, festak han eta hemen daudelako. Gabiriako eta Zeraingo festez gain, Idiazabalen eta Zumarragan ere ospatuko dute Ama Birjinaren eguna.
Idiazabalen, zehazki, Gurutzetako amaren eguna ospatuko dute. Horretarako, Gurutzetako ermitan bertan, 11:00etan meza izango da eta, jarraian, udalak antolatutako hamaiketakoa eta trikitilariak izango dira.
Zumarragan, bestalde, garai batean data hauetan ospatzen ziren herriko festak. Egun, ezpatadantzari eta Meza Nagusiari soilik eusten diote. 11:00etan izaten da meza nagusia eta, aurretik, ezpata–dantza dantzatzen dute. Elizkizunaren ostean, berriz, ohorezko aurreskua Euskadi plazan.