Goierri Ampo taldeko Unai Cuadrado garaile Elgoibarren
Udako Criteriumeko lehen lasterketa poltsikoratu du hirugarren urtez jarraian Goierri Ampok
112,8 kilometroko klasika da Etxaniz Memoriala. Udako Criteriumeko lehen etapa izaten da. Udako Criteriuma hiru lasterketek osatzen dute, hala nola, gaur lehiatutako Etxaniz Memorialak, Gernikako probak eta Zegamakoak. Hiru lasterketekin sailkapen nagusia eratzen da irabazlea nor den erabakitzeko. Igandean izango da Zegamako proba. 10:00etan hasiko da, eta Goierriko errepideak zeharkatuko ditu. Tartean, bost muino igo beharko dituzte: Lierni (X2), Aztiri, Atagoiti eta Barbaris. Erabakigarria izango da azken igoera, Barbaris gaina helmugatik bost kilometrotara besterik ez dagoelako.#UdakoKriteriuma Video de la victoria de Unai Cuadrado pic.twitter.com/fkqEynVmCn
— GoierrikoTB AMPO (@GoierrikoTB) August 23, 2018