Migel Irizar apezpikua artxiboko argazki batean
Migel Irizar apezpiku ormaiztegiarra igandean hil zen Deustuko Pasiotarren komunitatean. 2015. urtetik Bilbon bizi zen, baina bizitza erdia baino gehiago Perun igaro zuen. Zehazki, basoan, bertako indigenekin. Inguru behartsuetan lan egitea egokitu zitzaion, eta Callao hiriko monsinore izendatu zuten.
Duela 84 urte jaio zen Ormaiztegin. Irizar autobus konpainia bere osaba–izebek sortu zutenez, bertan lan egitera bideratua zegoen. Ordea, berak argi zuen apaiz izan nahi zuela. 1957. urtean amaitu zituen apaiz ikasketak Arantzazun, eta urte gutxiren buruan joan zen Perura. 50 urte baina gehiago igaro zituen Hego Ameriketan, eta kargu ugari pilatu zituen. Adinean aurrera egitean, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Azken urteak gaixo igaro zituen Irizarrek.