Aurpegi berriekin ekingo dio Ordiziako Basoa Banaketakek EBA Ligari
Urriaren 14ean ekingo diote saskibaloiko EBA Ligari eta oraindik hilabete pasa gelditzen bada ere Ordiziako taldea lanean hasia da. Iruñan, CB Valle de Egues taldearen aurka izango da jokatuko duten Ligako lehen partida, Iruñan hasiko dira beraz.
Dena den, zaletuek, egun hori baino lehenago ere izango dute taldea kantxan ikusteko aukera. Izan ere, datorren irailaren 8an, Euskal Kopa hasiko baita. EBA Ligandauden bost euskal taldeek jokatuko dute; Ordiziak, Arrasatek, Santurtzik, Easok eta EBA Ligara igo berri den Urretxuko Goierrik. Ordiziarrek, Santurtziren aurka jokatuko dute ligaxkako lehena, Majorin, 18:00etan.
Talde berritua
Denboraldi berriari «ilusio handiz» helduko dio Ordiziako taldeak eta aurpegi berriren bat edo beste ere izango dute. Batetik, iazko denboraldian Atletiko San Sebastian taldean jokatu zuen Aritz Urbieta jokalaria, Basoa Banaketak taldean ariko da. Bestalde, entrenatzaile berria ere izango du taldeak. Orain arte Zast Zarautzen aritu den Iñaki Jimenez ere Ordiziarrekin ariko baita.