Bero handia eta sute arriskua
Bero zakarra eta ekaitza. Hori da Euskalmet meteorologia agentziak gaurko egin duen iragarpena. Bero handia egingo du egunean zehar, eta tenperatura maximoak 33 edo 35 gradu artekoak izan daitezke; ordurik okerrenak, 14:00ak eta 16:00ak artekoak izango dira. Arratsalde partean haizea aldatuko da, eta ekaitz giroa zabalduko da iluntzerako. Bero-hodeiak sortuko dira eta trumoi eta zaparradak izango dira, zenbait puntutan, baita txingorra ere.
Horrez gain, suteak izateko arriskua maila gorenean dagoela ohartarazi dute larrialdi zerbitzuek. Inguruak oso lehor daude, eta kontu handiz ibiltzeko eskatu dute.