Ixabel Ugarte omenendu dute Brinkolako jaien amaieran
Jubilatuen eguna da gaur San Agustin jaietan, meza nagusiaren ostean Ugarteren bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa eman dute
Brinkolako San Agustin jaiak amaitzear daude. Gaur jubilatuen eguna ospatzen ari dira eta meza nagusia egin dute Legazpiko auzoko San Agustin elizan. Mezan Bittor Agirrek eta Jokin Matxinandiarenak bertsoak kantatu dituzte. Ondoren, elizan bertan Ixabel Ugarteren bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa eman dute Telleriarteko 100 urteko auzotarrari omenaldia egiteko. Jarraian, luntxa eta bazkaria jaiei amaiera emateko.













