
Txirbil elkarteak taila ikastaroa jarriko du martxan irailaren 11n. Izena aurrez eman behar da, epea datorren astelehenean irekiko dute eta hilaren 13ra arte izen-ematea egin ahalko da kultur etxean. Taila ikastaroak 30 orduko iraupena izango du eta eskolak astelehenetan egingo dituzte Txirbilen egoitzan, ordu eta erdiko saioetan. Hiru ordutegi emango dituzte aukeran.