Autobuserako izena eta herri bazkarirako txartelak udaletxeko arreta bulegoan eskuratu daitezke
Legazpiar erromesen aurtengo Arantzazuko hitzordua irailaren 8an da eta hara joateko autobus zerbitzua jarriko dute. Zehazki bi autobus ipiniko dira, bata oinez doazenentzat eta bestea bide osoa autobusean egingo dutenentzat. Lehenengoak 07:30ean jasoko ditu autobusak
Saturnino Telleriako errotondan Udanaraino eramateko. Gainontzekoak 10:00etan jasoko dituzte toki berean.
Erromesek ez dute hamarretakorik eraman behar urtero bezala han bertan salda eta txorizoa banatuko dituztelako.
Herri bazkaria Arantzazu Santutegia Hotelean izango da 14:00etan eta txartelak udaletxeko arreta zerbitzuan eros daitezke, baita autobuserako izena eman ere.