Musikaz girotutako azoka izan da gaur Ordizian
Euskal Jaien egitarauak, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin bat egin du eta kontzertu eta musika ekitaldi oso interesgarria ekarri du horrek Ordiziara. Musikaz girotutako azoka izan da gaur Ordizian Gaur, asteazkenetako ohiko azoka egun musikatua izan da. Txikienentzat Kantu Kontari saxofonistaren istorioa izan da lehenik. Jarraian, Otxote Eguzkilore taldea, azokako txoko desberdinetan aritu da kantuan. Jarraian, Goierriko Bertso Eskolaren eskutik, Bertsotan balkoitik balkoira saioa eskaini dute Maialen Akizuk eta German Urteagak.
Azkenik, Kalakan taldeak, L’Incontro bikotearekin elkarlanean, musika emanaldi oso zaindua eta bikaina eskaini dute. Ordiziako parrokia jendez bete dute eta bertaratu direnak «oso gustura» atera dira emanalditik. Harpa, oboea, perkusioa, alboka eta ahotsak, besteak beste, jolas egin dute, talde bakoitzaren unibertso musikalak bat egiteko.
Musikarekin jarraituz, rockaren zaletuek, Kaotiko talde arabarra entzun eta ikusteko aukera izango dute ostiralean, Plaza Nagusian, iluntzeko 22:00etan hasita.