Emakumeenganako indarkeriaren egunean Lazkaon egindako ekintza. // Argazkia: A. Apalategi
Pasa den larunbatean, 38 urteko emakume bat hilda aurkitu zuten Uharten (Nafarroa). Hasieratik egon zen indarkeria matxista kasu bat izan zenaren susmoa. Gizona galdekatu ondoren, berak hil zuela aitortu du, eta bermerik gabe espetxera bidali dute.
Euskal Herriko mugimendu feministak hilketa salatzeko deia egin du. Hainbat erakunde eta elkarte ere, hasi dira iluntzean egingo diren bilkuretarako deialdiak zabaltzen.
- Lazkaoko kultura, kirol eta gizarte arloko eragileek eta udalak, herritar guztiei egin diete gaur, 19:00etan, herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia.
- Segurako Feministak taldeak deituta, Uharteko hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 20:00etan, plazan.
- Beasainen, herriko emakumezko batek jasandako erasoa salatuko dute bihar, 19:00etan, Zubimuzu plazan..