Zaldibiako jubilatu egunerako txartelak eros daitezke
ZALDIBIA // Irailaren 23an ospatuko dute Zaldibian jubilatuen eguna. Beti Gazte elkarteak egitaraua prest du. 11:00etan meza hildako jubilatuen omenez, eta 14:00etan bazkaria Zubi-Buru elkartean izango dira. Ehun urtetik gorako hiru emakume daude, eta ...
ZALDIBIA // Irailaren 23an ospatuko dute Zaldibian jubilatuen eguna. Beti Gazte elkarteak egitaraua prest du. 11:00etan meza hildako jubilatuen omenez, eta 14:00etan bazkaria Zubi-Buru elkartean izango dira. Ehun urtetik gorako hiru emakume daude, eta ospakizun berezia egingo dute. Bertsolari, trikitilari, txiste eta kantuz hornituko dute festa. Bazkariko txartelak Begi Gazteren bulegoan eros daitezke jada.