Irribarria eta Albisu (urdinez), iaz, Altuna III.a eta Martijaren aurka // Argazkia: Carlos Mediavilla.
Irribarriak eta Albisuk elkarrekin jokatuko dute aurten bigarrenez, Ordiziako Euskal Jaietako pilota jaialdian. Aurten, Olaizola II.a eta Imaz izango dituzte aurkari. Ordiziako Santa Ana jaietan ere elkarrekin aritu ziren bi pilotari goierritarrak, baina 22-20 galdu zuten Altuna III.a eta Martijaren aurka. Oraingoan ordea, etxeko zaleei garaipen bat eskaintzen saiatuko dira. Jaialdia bihar izango da, 17:30ean, Beti Alai pilotalekuan.
Partida nagusiaren aurretik, Arteaga II.a eta Ezkiroz, Laso eta Erasunen aurka ariko dira. Jaialdiko sarrerak Beti Alai pilotalekuan bertan salduko dituzte; aurrez erosi nahi dituenak, 675 007 308 telefono zenbakira deitu dezake.