Urretxuko karrozei erasoa
Bart, Urretxuko Euskal Jaiko karrozak egiten dituzten pabiloian sartu dira eta pintadak egin dituzte. Karroza batzuetan “Viva España” eta “Viva Franco” margotu dute eta beste batzuetan txikizioak egin dituzte. Gainera,
Bart, Urretxuko Euskal Jaiko karrozak egiten dituzten pabiloian sartu dira eta pintadak egin dituzte. Karroza batzuetan “Viva España” eta “Viva Franco” margotu dute eta beste batzuetan txikizioak egin dituzte. Gainera, lan egiteko materiala lapurtu dute. Karroza egileen artean amorrua eta tristura nagusi dira, baina lanerako gogoa dute eta karrozak garaiz bukatuko dituztela aurreratu dute.