Denak axari bila korrika
Irailaren 9an jokatuko da Idiazabalen Axari Trail mendi lasterketa, bi arlotan. Goierriko Kopako eta Ligako seigarren eta azken probak ere izango dira. Trailean ...
Irailaren 9an jokatuko da Idiazabalen Axari Trail mendi lasterketa, bi arlotan. Goierriko Kopako eta Ligako seigarren eta azken probak ere izango dira. Trailean Diez eta Cerezo dira lider; esprintean, Zugasti eta Matxinandiarena.
Goierriko mendi lasterketen 3. Kopa Idiazabalen bukatuko da, irailaren 9an. Axari Traileko lasterketa luzeak eta motzak ebatziko dituzte aurtengo irabazleak. Bost proba jokatu dira denera orain arte, nahiz eta guztietan ez diren bi distantziak lehiatu.
Trail distantzia luzean, Martin Diez segurarra eta Ione Cerezo zumarragarra iritsi dira lidertzan, azken karrerara. Izatez eta puntuazioz (irabazleak 50 puntu lortzen ditu), Diezek jada bereganatuta dauka aurtengo trail kopa. UZ karreran jarri zen sailkapen buru, eta harrezkero ez da lehen postutik jaitsi.
Emakumeetan ere, puntu bat nahikoa du Cerezok, txapeldun ateratzeko. Gabiriako Leharrein (trail distantzian hirugarren jardunaldia) kendu zion Laida Elizegi zaldibiarrari lidertza, eta Segura-Zerainen sendotu zuen.
Esprintean, estuago
Distantzia motzagoan, esprintean, Axarin erabakiko da dena. Ekhi Zugasti legorretarra dago lider, Segurako azken proban lehenengo jarrita, Mikel Zabalegi ordiziarrari aurre hartuta.
Emakumeetan, Ainhoa Matxinandiarena legazpiar-ordiziarra da nagusi. UZn erdietsi zuen elastiko horia, eta harrezkero ez du erantzi.
Idiazabalen, Axari Traila irailaren 9an 09:30ean hasiko da. Trailak 25,4 kilometro eta 1.550 metro positibo ditu. Txikiak, 16 kilometro eta 750 metro gora.
Goierri Trail 2018
KOPA
Trail kopa gizonezkoak
- 1. Martin Diez (Segura), 200
- 2. Endika Mantecon (Segura), 144
- 3. Sergio Serrano (Idiazabal), 136
Trail kopa emakumezkoak
- 1. Ione Cerezo (Zumarraga), 186
- 2. Uxua Barandiaran (Zegama), 136
- 3. Edurne Arakistain (Legorreta), 128
Esprint kopa gizonezkoak
- 1. Ekhi Zugasti (Legorreta), 178
- 2. Mikel Zabalegi (Ordizia), 140
- 3. Odilo Rivela (Segura), 104
Esprint kopa emakumeak
- 1.Ainhoa Matxinandiarena (Ord), 178
- 2. Nerea Rosado (Ataun), 158
- 3. Ainhoa Agirre (Zaldibia), 116
LIGA
Trail liga gizonezkoak
- 1.Martin Diez
- 2.Iñaki Olano (Altzo)
- 3.Sergio Serrano
Trail liga emakumezkoak
- 1. Ione Cerezo
- 2.Amaiur Iglesias (Erreneteria)
- 3.Uxua Barandiaran
Esprint liga gizonezkoak
- 1. Mikel Zabalegi, Jexuxmari Errazu (Azpeitia)
- 3. Ekhi Zugasti.
Esprint liga emakumeak
- 1.Ainhoa Matxinandiarena
- 2.Nerea Rosado
- 3.Sarah Ugarte (Donostia)
Lasterketen irabazleak
Garin, urtarrilak 21
- Esprint: Beñat Katarain eta Veronica Dominguez.
UZ Trail (Urretxu-Zumarraga), otsailak 25
- Trail: Ander Iñarra, Laida Elizegi.
- Esprint: Mikel Zabalegi, Ainhoa Unanue
Arriaran, martxoak 17
- Trail: Martin Diez, Vanessa Pelaez.
- Esprint: Iñaki Arriaran, Oihana Arratibel
Leharrei (Gabiria), apirilak 14
- Trail: Iñaki Olano, Ainhoa Sanz
Sanson (Segura-Zerain), mai.5
- Trail: Julen Larruzea, Ainhoa Sanz
- Esprint: Unai Santamaria, Maria Zorroza