Solaris enpresa erosteko prozesua bukatutzat eman du CAFek
CAF tren konpainia beasaindarrak bukatutzat eman du Solaris enpresa erosteko eta CAF Taldean txertatzeko prozesua. Hasierako akordioaren arabera, CAFek Solaris Bus & Coach enpresako akzioen %100 eskuratu du. Eragiketa horri esker, CAF Taldeak Europa mailako “hiriko garraio publikoan eta irtenbide berritzaileen arloan lidergoa” izatea bermatuko du.
CAFeek Poloniako PFR inbertsio-funtsarekin ere akordioa lortu du; eta horri esker, Solarisen akzioen %35 erosiko du PFRk. Solaris 32 herrialdetako 700 hiritan baino gehiagotan presentzia duen autobus hornitzailea da. 2017an 1.397 autobus hornitu zituen eta 450 milioi euroko fakturazioa izan zuen. Autobus arruntez gain, e-mobility gamako autobus elektrikoak ere egiten dituzte.
Solaris erosita, CAFek “modu errentagarrian hazteko ikuspegiarekiko konpromisoa” agerian gelditu dela azaldu du Andres Arizkorreta CAFeko presidenteak. “Hiriko mugikortasuneko irtenbideetan enpresa liderra izan nahi dugu, material mugigarriaz harago joanda eta, bereziki, mugikortasun elektrikoaren segmentuan”.