Andre Mari eguna ospatuko dute asteburuan Liernin
Bi eguneko festa ospakizunak dituzte Liernin, Andre Mari eguna ospatzeko. Bihar, 11:30ean, meza izango da; eta egun osoan, Elustondo anai-arrebekin erromeria izango da. Igandean, berriz, goiza Segurako txistularien goiz eresiarekin esnatuko da. 09:30ea...
Herri bazkaria
Mezaren ondoren, toka lehiaketa eta Miren, Agur eta Oier trikitilarien saioa izango dira. 14:30ean, herri bazkaria egingo dute, taldeka, bakoitzak etxetik eramandakoarekin. Herri bazkarira joan nahi dutenek udaletxera deitu behar dute izena emateko; gaur da azkeneko eguna. 18:15ean Iñaki Azurmendi-Xabier Zaldua eta Irati Astondoa-Nerea Sorondo ariko dira aizkoran. Erromeriarekin amaituko da eguna.