Eguzkia bai, kremarik ez
Egunaren zeharreko musika proposamen berritzaile batekin agurtu nahi du uda Ordiziarrock taldeak. Aftersun jaialdia antolatu du hilaren 15erako, eta musika ez ezik, bestelako ...
Egunaren zeharreko musika proposamen berritzaile batekin agurtu nahi du uda Ordiziarrock taldeak. Aftersun jaialdia antolatu du hilaren 15erako, eta musika ez ezik, bestelako ekintzak ere prestatu ditu (parapente erakustaldiak, haur jolasak, behaketa astronomikoa…). Izaera didaktiko eta solidarioa ere izango du topaketak. Jaialdiaren ardatza energia berriztagarrien erabilera izango da, eguzkiaren indarra eta energia zinetikoa –bizikleten pedalei eraginez sortua– baliatuko dituzte musika ekipoak martxan jartzeko.
Ikus-entzuleak partaide
Gune didaktikoan, erakusketaz gain, energia berriztagarria lortzeko sistemen azalpenak emango dituzte, baita eguzki tailerra ere. Era berean, Legorretatik Mundura postuan diru bilketa egingo dute, Cabo Verden (Afrika) proiektu fotoboltaiko bat abiarazteko.
Eta Oiangura hurbiltzen direnek bizikleten bidez energia sortzen ere parte har dezakete, Basque Country Solar Sound System taldeko DJa musika jartzen ari den bitartean.
Aftersun jaialdia,irailaren 15ean, Oiangu parkean.
- 11:30. Basque Country Solar Sound System DJa.
- 13:00. Ekiza.
- 14:00. SSS DJa.
- 15:00. Los pies del gato.
- 16:00. SSS DJa.
- 17:00. Maider Zabalegi.
- 18:00. SSS DJa.
- 19:00. Keu Agirretxea.
Egunean zehar. Parapente erakustaldia (11:30); Legorretatik Mundura elkartearen stand-a (11:30); Irrizblai taldearekin haur jolasak (16:00); Energia berriztagarrien gune didaktikoa; eta Behaketa astronomikoa (21:00).