Irailaren 29an garbituko dute Urola erreka; izena hilaren 21era arte eman daiteke
Legazpiko Udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, Erreka Eguna antolatu dute. Irailaren 29an izango da eta parte hartzeko izena emateko epea ireki dute jada.
Izena hilaren 21era arte eman ahalko da eskoletan edo
Legazpiko udaletxeko webgunearen bitartez. Plastikoak, metalak eta traste zaharrak aterako dituzte, besteak beste, errekatik. Behin lana amaituta parte hartu dutenei hamaiketakoa eskainiko diete.