Liztor beltzek dorre-garabi batean egin dute habia, Olaberrian
Liztor beltza (asiar liztor bezala ere ezagutua, Vespa velutina) bazter guztietara zabaldu dela jakina zen. Baina, tarteka, ezohiko toki bitxietan ere egiten dituzte habiak. Olaberrian, kasu. Dorre-garabiak egiten dituen Jaso enpresaren tailerreko grua batean topatu dute habia bat, gaur goizean. Zementuzko kontrapisu-harrien azpian eraiki dute liztorrek beren babeslekua, 15 bat metroko altueran. Suhiltzaileek kenduko dute, gaur edo bihar.