Zumarragako erdiguneko kaleetan ordu betez aparkatu ahal izango da gehienez
Iraila amaieratik aurrera Zumarragako erdiguneko kale batzuetan ordu betez bakarrik aparkatu ahal izango da: plazan, Soraluze, Legazpi, Piedad eta Bidezar kaleetan eta elizatik gertuen dagoen Elizkaleko zatian, 09:00etatik 13:00etara eta
Iraila amaieratik aurrera Zumarragako erdiguneko kale batzuetan ordu betez bakarrik aparkatu ahal izango da: plazan, Soraluze, Legazpi, Piedad eta Bidezar kaleetan eta elizatik gertuen dagoen Elizkaleko zatian, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, larunbatetan. Eremu hori urdinez margotuta egongo da, baina aparkatzea doanekoa izango da.
Helburua herriko merkatariei laguntzea da, baina bizilagunei kaltetu gabe. Hori dela eta, dendak zabalik dauden orduetan bakarrik mugatuko da denbora. Udalak Zumarragako hiru langabetu kontratatuko ditu auto gidariek neurria errespetatzen dutela ziurtatzeko. Araua betetzen ez dutenei arauaren berri emango diete eta behin eta berriro hausten badute udaltzainek isuna jarriko diete.