Zuriñe Frutos, gaur, Igartzako mendi duatloian. Arg.: I. Gurrutxaga
Iaz bezalaxe, Alain Santamaria eta Zuriñe Frutos nagusitu dira Igartzako VI. Mendi duatloian, Beasainen. Bikoteka, Martin Larrañaga eta Ekleyson Marques izan dira onenak. 45 kirolarik parte hartu dute banaka (tartean 2 neska), eta 11k bikoteka (bikote bat mistoa, eta beste bat bi neskek osatua). Auzoko baserri bideetan barrena, 22 kilometro osatu behar izan dituzte: 5,4 kilometro korrika, 13,5 kilometro txirrinduz eta atzera beste 3,1 kilometro korrika.
Mutilen sailkapena
1.- Alain Santamaria (1:18:03)
2.- Eneko Gurrutxaga (1:19:13)
3.- Alex Ordeñana (1:20:03)
Nesken sailkapena
1.- Zuriñe Frutos (1:56:20)
2.- Bakarne Almazan (2:23:26)
Bikotekako sailkapena
1.-Martin Larrañaga-Ekleyson Marques (1:16:39)
2- Enaitz Roteta-Axier Aburuza (1:17:40)
3.- Aitor Pradini-Iñigo Belloso (1:24:11)
Euskal Herriko mendi duatloien zirkuitua pasa den larunbatean hasi zen Ibarran, eta Igartzakoa izan da bigarren proba. Goierrin beste saio izango dira: irailaren 29an Arriaranen eta urriaren 27an Zegaman. Azaroaren 24an amaituko da zirkuitua, Adunan.