Folklorearen eguna da gaur Urretxun
Lapurdi, Zamora, Kroazia eta Keniako taldeek gaur arratsaldean (Aldiri kiroldegian, 18:00etan) eskainiko duten 30. Folklore Jaialdiaren atariko, I. Folklore azoka egin dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Txistu, kaiku, abarka, alpargata eta
Lapurdi, Zamora, Kroazia eta Keniako taldeek gaur arratsaldean (Aldiri kiroldegian, 18:00etan) eskainiko duten 30. Folklore Jaialdiaren atariko, I. Folklore azoka egin dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Txistu, kaiku, abarka, alpargata eta galtzerdi egileak egon dira, besteak beste.
Horrez gain, argazki lehiaketa ere antolatu dute Lurra dantza taldekoek. Parte hartzaileek folklore lehiaketarekin lotutako bost irudi bidali behar dituzte info@lurradantzataldea.com helbidera, irailaren 26a baino lehen. Bi sari banatuko dituzte. Irabazleak 200 euro eta Lurraren garagardo festan bi lagunentzako afaria irabaziko ditu. Bigarren saria 100 eurokoa izango da. Sari banaketa ekitaldia urriaren 20an izango da, garagardo festan.
Astebete aurreratu
Orain arte Santa Anastasia jaietako larunbatean antolatzen zuten jaialdia Lurrakoek, baina udalari astebete aurreratzea proposatu zioten, egun horretan ekitaldi asko daudela iritzita. Berrikuntza eta aldaketa hauekin guztiekin, herri arteko folklore jaialdiak merezi duen protagonismoa izatea espero dute. «Gainera, jaien aurreko asteburua girotuko dugu. Asmatu dugula uste dugu», adierazi du Lurrako Juanjo Elgarrestak