Euskaraldiaren bueltako ekintzak martxan daude, urriaren 27an pankarta eta txapa tailerra egingo dituzte
Itsason aurkeztu berri dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herrian izango den Euskaraldia herrian hauspotuko duen hamaikakoa. Bide batez, aurrerantzean egingo dituzten ekintzen berri eman dute.
Urriaren 27an pankarta eta txapa tailerra egongo dira. Azaroaren 10ean 10 txapa eta gomendio banatuko dituzte Belarriprest edo Ahobizi izateko izena eman dutenen artean. Azaroak 17an kantu afaria Joseba Iparragirrerekin eta Itsasoko gazte musikariekin eta azaroaren 23an Euskaraldiaren hasiera.