Donostian estreinatu duten 'Oreina' filma Goierrin ikusi ahal izango da asteburuan
Euskarazko film berri bat aurkeztuko dute gaur, Donostiako zinemaldian: Koldo Almandoz donostiarraren Oreina filma. Filmak Khalil etorkin gaztearen istorioa kontatzen du; hiri kanpoko gune industrial batean bizi da, eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Almandozek ibilbide luzea egin du laburmetraigintzan, baina aurreneko film luzea du honakoa. Aktoreen artean daude Agirre eta Patxi Bisquert.
Zinemaldian ikusteko aukeraz gain, zine komertzialetara ere ostiraletik aurrera iritsiko da, eta Goierrin bi zine aretotan izango da ikusteko aukera: Beasaingo Usurbe antzokian eta Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Filma euskaraz (jatorrizko bertsioan) eskainiko dute, gaztelerazko azpitituluekin.
Beasain
- 28, ostirala: 22:00
- 29, larunbata: 19:30 eta 22:30
- 30, igandea: 19:30 eta 22:00
- 1, astelehena: 19:30 eta 22:00
- 29, larunbata: 19:30 eta 22:30
- 30, igandea: 19:30 eta 22:00
- 1, astelehena: 19:30 eta 22:00