Kimetzek hainbat ekintza antolatu ditu bere 25. urteurrenean
Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatze aldera, aste osorako ekintza egitaraua prestatu dute. Ekintzak herritar guztientzat irekiak dira.
Bihar arratsaldean, Sex o no sex antzezlana egongo da ikusgai, Virginia Imaz clown-aren eskutik. Hitzordua Barrena kultur etxean izango da, 18:00etan.
Ostegunean, berriz, urteurrenaren aurkezpena egingo dute Barrenan. 18:00etan agintariei eta bertaratutakoei ongietorria egingo diete Amets Bideko dantzariek. Jarraian, taldearen historiaren berri emango dute eta azkenik, Santa Ana Abesbatzaren emanaldia izango da.
Urteurrenaren harira urrirako ere antolatu dituzte hainbat ekintza. Batetik, feminismoari lotutako pegatina eta kartelen erakusketa, Neus Albertosek hitzaldia egingo du eta gazta dastaketa ere antolatu dituzte.