Sugearen eredua aukeratu dute legazpiarrek Fleming kaleko jolas parkerako
Haur, guraso eta bestelako legazpiarrak gehituta, 329 pertsonek eman dute botoa. Sugearen aukera osagai gehien dituelako hautatu dute. Zozketa bat egingo dute boto emaileen arteanLegazpiko Fleming kaleko plazatxoan dagoen haur parkea berritzekoak zirel...
Haur, guraso eta bestelako legazpiarrak gehituta, 329 pertsonek eman dute botoa. Sugearen aukera osagai gehien dituelako hautatu dute. Zozketa bat egingo dute boto emaileen artean
Legazpiko Fleming kaleko plazatxoan dagoen haur parkea berritzekoak zirela eta, udalak parte hartze prozesu bat martxan jarri zuen jolas parke eredua aukeratzeko. Amaitu da prozesua eta legazpiarrek sugearen eredua hautatu dute 1.197 punturekin. Emandako arrazoien artean osagai gehien dituen eredua dela nabarmendu daiteke.Prozesua azkar egin dute eta aurki hasiko dira 27.000 euroko aurrekontua duten berrikuntza lanak.
Botoa eman dutenen artean gehienak 5 eta 7 urte bitarteko haurrak izan dira, 228. Gurasoak, 0 eta 7 urte bitarteko umeak dituztenak, 101 izan dira. Bigarren aukera bozkatuena palmondoarena izan da.
Aurki zozketa bat egingo dute eta botoa eman duten guztien artean bi liburu sorta eta Mirandaolan Olentzero ikusteko bi familia bonu banatuko dituzte.