Xabier Zalduak pentatloi txapelketan parte hartuko du bihar
Xabier Zaldua aizkolariak Euskal Herriko pentatloi txapelketan parte hartuko du bihar, beste bost kirolarirekin batera: Arria VI, Txapartegi, Arria V, Zelai V eta Mugerza III. Azpeitiko zezen-plazan lehiatuko dira, 10:00etan.
Xabier Zaldua aizkolariak Euskal Herriko pentatloi txapelketan parte hartuko du bihar, beste bost kirolarirekin batera: Arria VI, Txapartegi, Arria V, Zelai V eta Mugerza III. Azpeitiko zezen-plazan lehiatuko dira, 10:00etan. 100 kiloko bola 25 aldiz jasoko dute, 400 kiloko harriarekin bi plaza egingo dituzte, hiru kana-erdiko ebakiko dituzte, 50 kiloko txingekin sei plaza egingo dituzte eta hiru kilometroko korrikaldia egingo dute. Txapelketa hau 1990eko hamarkadan antolatu zen azkenekoz eta Joxe Mari Olasagasti nagusitu zen.