Haurrek hartu dute Lazkao San Migel egunez
Jende ugari elkartu da herrigunean San Migel Eguna ospatzeko
Haurrak izan dira San Migel goizeko protagonistak Lazkaon. Puzgarriak, bideojokoak, pilota partidak eta duatloia izan da.
San Migel txapelketako finalak jokatu dituzte gaur. Denera 12 haur izan dira gaur frontoian, baina azken asteetan 60 pilotari inguruk hartu dute parte.
Duatloia ere arrakastatsua izan da. Hiru mailatan banatuta, 45 umek hartu dute parte. Herrigunean antolatutako zirkuitu batean korrika eta bizikletan ibili behar izan dute. Erorikoren bat edo beste ere izan da, baina helmugan zain zuten hamaiketakoak min guztiak kendu dizkie parte-hartzaileei.
Arratsaldean sagardo festa izango da.