Elhassan Oubaddik lortu du garaipena Josetxo Imazen. 30 minutu baino gutxiagoan zeharkatu du helmuga.
Elhassan Oubaddi eta Elena Loyo izan dira Josetxo Imaz Memorialeko garaileak. Oubaddi Sestaotarrak 29 minutu eta 50 segundoan zeharkatu du helmuga. Loyok, aldiz, 34 minutu eta 56 segundo behar izan ditu lasterketa amaitzeko.
Gizonezkoetan bigarren postua Abdelhadi El Mouazizek lortu du, eta hirugarrena, Chakib Lachgarrek. Emakumezkoetan, ordea, Loyoren atzetik helmuga Aicha Banik eta Majida Maayoufek zeharkatu dute. Goizean haurren lasterketa probak egin dituzte, eta 11:00etan 10 kilometroko probako parte hartzaileak abiatu dira Ordiziako Altamira auzotik.
Gizonezkoen sailkapena:
1- Elhassan Oubaddi: 00:29:50
2- Abdelhadi El Mouaziz: 00:30:23
3- Chakib Lachgar: 00:30:53
Emakumezkoen sailkapena:
1- Elena Loyo: 00:34:56
2- Aicha Banik: 00:35:09
3- Majida Maayouf: 00:36:32