11 minutu eta 27 segundoan egin du lasterketa Eskisabelek.
Iban Eskisabel txapelduna saria jasotzen.
Iban Eskisabelek errekorra egin du Gaintzako txirrindularitza proban: 11 minutu eta 27 segundo behar izan ditu aldapa igotzeko. Iaz ere garaipena lortzeaz gain errekorra ezarri zuen Eskisabelek: aurten, iazkoa hobetu du. Lasterketa bizia izan da: 12:00etan abiatu dira txirrindulariak Gaintzara, eta hamaika minuturen buruan iritsi da lehena.
Emakumezkoetan helmuga zeharkatu duen lehenengoa Maider Llorente lazkaotarra izan da. Gizonezkoetan, Imanol Garmendia helmugaratu da bigarren postuan. Herriko lehenengoa, aldiz, Joseba Matxain izan da.