Jon Plazaola aktoreak Ramon Labaien saria jaso du
Jon Plazaola aktore urretxuarrak Donostiako Gros auzoko Ulialde elkartearen Ramon Labaien saria jaso du. Labaien saria euskal aktore edo zuzendari bati ematen diote urtero. 2014an Martxelo Rubiok jaso zuen, 2015ean
Jon Plazaola aktore urretxuarrak Donostiako Gros auzoko Ulialde elkartearen Ramon Labaien saria jaso du. Labaien saria euskal aktore edo zuzendari bati ematen diote urtero. 2014an Martxelo Rubiok jaso zuen, 2015ean Karra Elejaldek, 2016an Ane Gabarain eta Gorka Aginagaldek eta 2017an Juanma Bajo Ulloak. Labaien, Donostiako alkatea izateaz gain, Ulialde elkarteko kidea izan zen eta Zinemaldiak lehen maila berreskura zezan gogor lan egin zuen. Sari banaketa ekitaldian Rubiok, Gabarainek, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Clotilde Andonaegi Labaienen alargunak parte hartu zuten, besteak beste.