Xabier Zalduak euskal pentatloi txapelketa irabazi du
Xabier Zaldua zumarragarrak euskal pentatloi txapelketa irabazi zuen atzo Azpeitian. 36 minutu eta 26 segundo behar izan zituen 100 kiloko bola 25 aldiz jaso, 400 kiloko harriarekin bi plaza egin,
Xabier Zaldua zumarragarrak euskal pentatloi txapelketa irabazi zuen atzo Azpeitian. 36 minutu eta 26 segundo behar izan zituen 100 kiloko bola 25 aldiz jaso, 400 kiloko harriarekin bi plaza egin, hiru kana-erdiko ebaki, 50 kiloko txingekin sei plaza egin eta hiru kilometro korrika egiteko. Bigarren postuan Luis Txapartegi sailkatu zen, lau minutu eta zazpi segundora. Zalduak oso lan erregularra egin zuen.