Ohitura Zaharren Eguneko bazkarirako txartelak salgai dira
ATAUN // Ataunen urriaren 21ean ospatuko dute Ohitura Zaharren Eguna, antzinako usadioak eta lanbideak erakusteko. Herri bazkaria ere egingo dute, Bittor jatetxean, 15:00etan. Harako txartelak saltzen atzo hasi ziren, Ataungo ohiko establezimenduetan. ...
ATAUN // Ataunen urriaren 21ean ospatuko dute Ohitura Zaharren Eguna, antzinako usadioak eta lanbideak erakusteko. Herri bazkaria ere egingo dute, Bittor jatetxean, 15:00etan. Harako txartelak saltzen atzo hasi ziren, Ataungo ohiko establezimenduetan. Helduen menua 18 euro da (indabak mondejuarekin, oilaskoa patatekin, arrozesnea ala gaztanbera, eta kafea). Umeena (12 urte arte, kroketak eta oilaskoa) 10 euro da.