Kilometroak jaian katilu solidarioak salgai jarriko dituzte
Hotz Legazpiko kideak Zumarragako udaletxeko zubian egongo dira katiluak saltzen
Katilu Solidarioak kanpainari segida emango dio Hotz Legazpik eta igandean Zumarragako udaletxeko zubian postua jarriko dute katiluak saltzeko Kilometroak jaiaren harira.
Katiluak Grezian dauden haur errefuxiatuek egindako marrazkiekin apainduta daude. Ktiluez gain Belarritako Solidarioak ere salgai jarriko dituzte Itxaspe Pitxiak-en laguntzarekin.
Bildutako dirua SOS Errefuxiatuak Saeran eta Itsas Salbamendu Humanitarioari emango diote.












