Goierriko xakelari gazteen harrobia

Gaurko saioan Wael Elboudi eta Harri Rodriguez zaldibiarrak lehen postuan geratu dira 4.5 punturekin, baina Waelentzako geratu da lehen postua eta Harrirentzat bigarrena. Hirugarren sailkatua Oier zumaiarra izan da.
Hiru saioak kontuan hartuta, berriz, sailkapen orokorrean hiru zaldibiar izan dira onenak: irabazlea Harri Rodriguez (14,5), bigarrena Wael Elboudi (11) eta hirugarrena Anartz Trapero (10,5)