Igartza Monumentu Multzoko bisita gidatu antzeztu berezia
Haizea Begue, Zezilia Herrador, Elena Zubiria, Anita Alonso, Karmelo Ezeiza, Paula Silva, Maia Urrestarazu, Irati Merino, Leon Rodriguez, Jose Angel Garrido, Uxue Perez, Mikel Urteaga, Aitziber Makazaga, Aiala Acosta, Eli Aranburu, Trini Barandiaran, Elena Cristina Pislariu, David Nieto eta Irati Aseginolaza aktoreek ikuskizun ederra eskaini dute beste urtebetez, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan. Emakumeek izandako presentzia eta egindako ekarpena taularatu dute.