Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak pilotan nagusi
Ikuskizun berezia izan da gaur arratsaldean Seguran, Euskaraldiaren barruan. Iker Zubeldia, Julio Soto, Amets Arzallus eta Beñat Lizaso bertsolariak, pilotan jokatzen ikusteko aukera izan da. Iker Irribarria eta Patxi Ruiz pilotariak izan dituzte botillero. Eta jendetza elkartu da bertsolariak ez ohiko lanean ikusteko. Zubeldiak eta Sotok 22-18 irabazi diete Arzallus eta Lizasori.
Festa eta bertso giroak pilotalekutik kanpo jarraituko du. Triki bertso poteoaren ondoren, Zeraingo Oiharte sagardotegian afaria egingo dute.