Bihar Kilometroak 2018 festa ospatuko da Urretxu eta Zumarragan. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete beraiekin bat egin duten herritar guztiei (1.500 kolaboratzaile) eta festaz gozatuko duten bisitari guztiei. “1.500 lagun
Bihar Kilometroak 2018 festa ospatuko da Urretxu eta Zumarragan. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete beraiekin bat egin duten herritar guztiei (1.500 kolaboratzaile) eta festaz gozatuko duten bisitari guztiei. “1.500 lagun arituko gara bihar eskurik esku lanean. Erronka gaindituta, beraz! Eta parte hartzaileak antolatzaileak bezain garrantzitsuak izanik, jaiaz gozatzeko deia egiten dizuegu. Zatoz Kilometroetara! Antolatzaile eta parte hartzaile, guztiok gara Kilometroak 2018! Guztiok gara zubi!”.