Zaldibia festa giroan murgilduta
Festa giro ederrean dabiltza Zaldibian atzoz geroztik. Gaur goizean, xake lehiaketa, Iñaki Murua eta German Urteaga bertsolariak eta Aniztasun eta elkarbizitza topaketak izan dituzte. Arratsaldean berriz, festa hauetako berrikuntzetako bat izan da: Intxaurrak Emelau jolas erakustaldia. Zapiak Bat elkarteak antolatuta, emakumeak eta nekazaritza munduko lanak kalera gerturatzea izan da helburu nagusia, batez ere, emakumeen gain egon izan diren eginkizunak eta ohiko erakustaldietan erakusten ez direnak.
Belaunaldi desberdinetako zortzi bikotek hartu dute parte, transmisioa ziurtatzea ere izan baita helburua.
Iluntzetik aurrera, mozorroak izango dira nagusi Zaldibian.
Biharko egitaraua
Bihar, berriz, 11:00etan, txistularien goiz deia, puzgarriak, 12:30ean trikitilariak, 17:00etan haurren mozorro jaialdia eta 18:00etan Tio Teronen Semeak ‘Freshcool dantza ikuskizuna.