Jose Miguel Arranz irabazlea saria jasotzen.
Jose Miguel Arranzek lortu du lehenengo saria Beasaingo Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren 17. edizioan. Bigarren saria Carlos Espigak eskuratu du, eta hirugarrena, aldiz, Ricardo Azkargortak. Herriko margolarien artean Carmen Cares izan da irabazlea, eta bigarren postuan Aitor Merchan gelditu da. Akzesita, bestalde, Raimundo Argosek eskuratu du. Gazteen mailan, Haizea Milan lazkaotarra izan da garailea, eta herriko margolanik onenaren saria Beñat Mujikak lortu du.
27 margolari aurkeztu dira lehiaketara, hala ere, 25 lan aurkeztu dituzte denera. 9:00etan hasi da lehiaketa, eta margolariek hainbat oztopo saihestu behar izan dituzte: eguraldia izan da, ziurrenik, trabarik gogorrena.
Helduen mailako sariak:
1- Jose Miguel Arranz
2- Carlos Espiga
3- Ricardo Azkargorta
Herriko helduak:
1- Carmen Cares
2- Aitor Merchan
Gazteen mailako sariak:
1- Haizea Milan
Herriko gazteak:
1- Beñat Mujika