Ordiziaren eta Bermeoren arteko partida, Altamiran // Argazkia: Idoia Alkorta (Bermeo FT)
Porrotik gabeko asteburua izan da 3. mailako Goierriko futbol taldeentzat. Jai egunagatik aurreratuta jokatu zituzten partidarik gehienak, ostiralean bertan. Beasainek Santutxu taldea hartu zuen etxean; Eñautek egin zuten partidako gol bakarra txuri urdinentzat, eta 1-0 nagusi izan ziren etxekoak. Garaipen horri esker, sailkapen nagusiko 8. postuan daude beasaindarrak, 12 punturekin.
Ordiziak berriz, Bermeoren kontra jokatu zuen, Altamiran. Partida aldapa gora jarri zitzaien urdinei, lehen minutuetan iritsi baitzen Bermeotarren gola. 2-0eko errenta ere lortu zuten bigarren zatian. Partida erabakita zegoela zirudienean, etxekoek erreakzionatu egin zuten, 2-1ekoa eginez. Luzapeneko minutuetan iritsi zen berdinketaren gola. Lortutako puntuari esker, azken postua utzi dute ordiziarrek, baina jaitsierako postuetan jarraitzen dute; 18. tokian daude orain, 4 punturekin.