Luzuriaga eta Andonegi, Gipuzkoako txapelketako finalaurrekoan
Finalaurrekoan, beste taldeko bigarren sailkatua izango dute aurkari, datorren asteburuan; oraindik erabaki gabe dago Andoaingo Gazteleku edo Errenteria izango den. Oianguko bikoteak, finalera iristea izango du helburu.
Oiangu elkarteko beste bikote bat ere aritu da lehian, Beñat Ibargurenek eta Imanol Olaranek osatutakoa. Ligaxkako azken partidan garaipena behar zuten, baina 31-35 galdu zuten Usurbilgo Pagazperen kontra. Final aurrekotik kanpo geratzeaz gain, mailari eusteko partida jokatu beharko dute; hori ere, datorren asteburuan izango da.