
Asteburuko atsedenaldiaren ondoren, Ampo Ordiziak igande honetako partida du buruan. Burgosen jokatuko dute, UBU Colina taldearen kontra. Ordizia Rugby Elkarteak, autobusa antolatu du, taldea animatzera joateko. Igande goizeko 08:30ean abiatuko da, zuhaiztitik. Partida 12:30ean hasiko da, San Amaro zelaian. Autobus txartelaren truke, bazkaria ere emango dute. Joan nahi duten zaleek, mezu bat bidali behar dute info@ordiziarugby.eus posta helbidera, asteazkena baino lehen.