
Irene Aldasoro idiazabaldarrak irabazi du itzulpengintza arloko Euskadi Saria. Emily Bronteren
Gailur ekaiztsuak lanaren itzulpena saritu diote. “Irene Aldasorok lortu du XIX. mendeko Yorkshireko
Gailur Ekaiztsuak XXI. mendeko irakurle euskaldunarentzat gozagarri izatea, eta literatura unibertsala, beste behin ere, euskarazko prosagintzarentzat aberasgarri izatea”.
Irene Aldasoro Katarain 1955. urtean jaio zen Idiazabalen. Ingelesetik euskarara hainbat liburu itzuli ditu. 2000. urtean ere jaso zuen itzulpengintza arloko Euskadi Saria, James Joyceren
Dublindarrak eleberria itzulita.