Joseba Intsaustik eraman ditu Ordizia Txapeldun eta Urrezko Gazta sariak
Gaur goizean jokatu da Ordizia Txapeldun gazta txapelketa Ordiziako azokarekin batera. Azken hamar urteotan Ordiziako Euskal Jaietan irabazle izandako gaztandegiek parte hartu ohi dute Ordizia Txapeldun txapelketan. Gazta txapeldunen artean txapelduna izan da beraz gaztagile ordiziarrarena. Ez hori bakarrik, Intsaustik, Urrezko Gazta saria ere eraman du. Bere aitak, Joxek kaso ditu sariak.













