Azokari esker, perretxikoak ikusteko, dastatzeko eta ezagutzeko aukera izan dute legazpiarrek asteburuan.

Adin guztietako pertsonak bildu ditu perretxikoen inguruko festak.
Asteburu Mikologikoa antolatu dute Legazpin, eta horren harira, hainbat ekintza egin dituzte: perretxiko erakusketa eta dastaketa eta haurren marrazki lehiaketa, besteak beste. 11:00etan ireki dute erakusketa, eta hainbat pertsona bertaratu dira antolatzaileek jarritako 100 perretxiko espezieak ikustera.
Azokan bildu diren bisitariek sariak lortzeko aukera ere izan dute. Upegilearen begia jokoan, esaterako, bi sari banatu dituzte: atzo arratsaldean Olatz Beiztegiri, eta gaur, aldiz, Josu Saez de Nanclaresi. Perretxikoz betetako saski baten pisua asmatu behar izan dute parte hartzaileek, eta pisura gehien hurbildu direnek lortu dute saria.