Elikaduraren Munduko Eguna egin dute Ordizian
Elikaduraren Munduko Eguna antolatu dute Ordizian, pobreziaren aurka eta aniztasunaren alde egiteko. Txile, Sahara… munduko hainbat herrialdetako ogiak prestatu dituzte Ordizian. 12:00etan hasi dira Plaza Nagusian ogiak egiten, eta 13:00ak aldera egin dute ogien dastaketa.
Trikitilariak eta pandero jotzaileak aritu dira zuzenean herriko plaza girotzen, eta bisitari asko bertaratu dira. Hainbat pertsona bildu dira plazaren babesean pobreziaren aurka borroka egiteko.